Aurkezpena

Gure taldearen lan ardatz nagusiak honako hauek dira:

  1. Mundu modernoaren lengoai eta kontzeptu politiko nagusien analisia, iraultzen aroari arreta berezia eskainiz.
  2. Gaurko munduaren lengoai konstituzionala zein erretorika, metaforak eta kontzeptu politikoen gaineko ikerketarako oinarri metodologikoak.

Ikerketa eta formazio lerro hauek ikastaro, mintegi eta argitalpen desberdinetan zehazten dira. Azken hauen artean aitatu behar dira independentziak eta iraultzen aroa jorratzen duten zenbat funtsezko obra, Espania, Europa eta Iberoamerikako kasuetan zentratzen direnak, batik bat.

Honi doakionez, Iberconceptos, HPSCG (History of Political and Social Concepts Group) eta European Conceptual History Project (ECHP) direlako nazioarteko talde eta ikerketa sareetan parte hartzen dugu.

Aitatu bi lan ardatzek, alta, ez dituzte agortzen gure taldeko kideen interesak. Hauexek barne hartzen dituzte nola politika, historia eta soziologia hala sujet juridiko-konstituzionalak.